XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zu gizonen alaba zara, dudarik gabe.

Jende hori mendien bestaldean dago akanpaturik.

Zoaz haiengana eta ahalegindu zaitez zure bizimodua haien artean antolatzen.

Baina inoiz gutaz behartzen bazara, deitu iezaguzu.

Gutakotzat zauzkagu, eta ez zaitugu inoiz laguntzarik gabe utziko.

Eta halaxe, neska hark ordura arte bere familia izan zituenak utzi zituen.

Gizonak zeuden tokira iritsi baino lehen bi haur ikusi zituen bidean.

Hitzegin nahi izan zien; baina ihes egin zioten oihuka: - Nor zara zu, bilutsik zabiltzan hori? Zikinegi zaude gutakoa izateko.

Zoaz hemendik! Izutu egiten gaituzu!.

Neska Bisontea ez zen ausartu herrian sartzera, eta hara hona ibili zen tristuraz beteta.

Atso xahar batek aurkitu zuen.

- Zatoz nirekin - esan zion.

Etxera eramango zaitut.

Baditut erropa zahar batzuk. Zuretzat.

Baina ordainetan egur garraioa egin beharko didazu.

Nahi al duzu ni zure amona izatea?.

Neska Bisonteak baietz erantzun zion.

Izan ere ikusi orduko konturatuta zegoen emakume hark bilobaren baten beharra zuela.

Amona hura tributik kanpora bizi zen, tipi zuloz bete batean.

Neska Bisontea harekin bizi zen bakarrik, herriko gainerako guztiekin ezertarako harremanik ez zeukala.

Tribu hartako buruzagiak bazuen seme bat, izenez Erdiko Harkaitza deitzen ziotena.

Ordura arte gazte hark ez zuen inorekin ezkondu nahi izan.